Egungo bertsio egonkorra: 0.21.2

Hautatu erabiliko duzun plataforma (kontuan izan deskarga guztiak direla 64 bit-eko sistemetarako):

Begiratu azken bertsiotik zer aldatu den hemen: FreeCAD 0.21 bertsioaren oharrak

Garapen-bertsioak

FreeCADen garapena egunero gertatzen da! FreeCADen azken minutuko kodean oinarritutako bertsioak sortzen ditugu, erabiltzaileek eginbide berriak probatu eta, aldi berean, akatsak/atzerakadak aurkitu ahal izan ditzaten. Erabiltzaile aurreratuei batzuetan eskatzen diegu garapen-eraikuntzak exekutatzea, kode berria probatzeko. Eraikuntza horiek ez dira egokiak ekoizpenerako, eta kontuz ibili behar da haiek erabiltzean (egin fitxategien babeskopia aldian behin, etab.). Garapen-eraikuntzak argitalpen-bertsio ofizialak baino motelagoak izan ohi dira, memoria gehiago kontsumitzen dute eta ez dira hain egonkorrak. Garatzaileentzako honako bertsioak daude eskuragarri plataforma/banaketa desberdinetarako:

Windows: Conda - macOS: Conda / Homebrew - Linux: Conda / Snap / Flatpak

Modulu eta makro gehigarriak

FreeCAD komunitateak modulu eta makro gehigarri asko eskaintzen ditu. Orain erraz instalatu daitezke zuzenean FreeCADetik, honakoa erabilita: Gehigarrien kudeatzailea.

Iturburu-kodea

FreeCADen iturburu-kodea honako helbidean dago ostatatuta batez ere: GitHub eta honako ispiluetan: GitLab, Codeberg eta Sourceforge